Munduko erlijio askatasunari buruzko txostenaren aurkezpena

Guaixe 2019ko api. 5a, 12:41
Zamartzeko espiritualtasun etxean izanen da hitzaldia. Aldamenean ermita du.

Gaur, 19:00etan, Zamartzeko santutegian izanen da.

Beharrean Dagoen Elizari Laguntza (ACN) pontifize-fundazioak ondu duen Munduko erlijio askatasunari buruzko 2018ko txostena aurkeztuko du gaur. Erlijio askatasuna Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsaleko 18. artikuluan jasoa dago. Eta eliza katolikoaren fundazioak munduko 196 estatutan erlijio askatasunerako eskubidea zein egoeratan dagoen aztertu du. Sinesbide guztiak kontuan hartuta, txostengileek ondorioztatu dutenez, “munduko hamar pertsonetatik seik ezin dute erabateko askatasunez adierazi bere fedea”.

Txostenean jasotzen denez, “munduko 38 estatutan erlijio askatasunaren kontrako urraketa handiak daude”. Txostenaren datuaren arabera kalkulatu dute “327 milioi kristau erlijio jazarpena dagoen estatuetan bizi direla eta 17 milioi diskriminatzen dituzten estatuetan bizi direla. Hau da, munduko bost kristautik bat jazarpena edo diskriminazioa bizi dute euren estatuetan”.