Arrazoiaren eta bihotzaren artean hausnartzeko antzerkia Uharte Arakilen

Guaixe 2019ko api. 12a, 09:49
Antzerkiaren une bat. UTZITAKOA

'Y tu... ¿que ves?' antzezlana Kristoren heriotza eta berpizkunderi buruzko antzerkia eginen dute Uharte Arakilgo parrokian, 19:30ean

Bi dira Y tu... ¿que ves? antzezlanaren protagonistak: Bertineo eta Nikodemo. Mikel Garziandia Aralarko santutegiko apaizak azaldu duenez Bertineo Jesusek ikusmena itzuli zion itsua da, eta Nikodemo hil ondoren Jesusen gorpua ehozteko hilobia utzi zion pertsona. Bien arteko solasaldi bat ematen da antzezlanean; hortaz, arrazoiaren eta bihotzaren arteko solasaldia ematen da.  Garziandiak esan duenez, antzerkiaren helburua jendea hausnartzea da. "Jendea kontzientziatu nahi dugu". Beraz, antzezlana publiko orokorrari irekita dagoela dio. Bihar, larunbata, 19:30ean, izanen da antzezlana.

Iruñeko bi parrokietako gazte talde batek sortu zuen antzerkia. Eta dagoeneko Uharte Arakilgoarekin 22 aldiz antzeztu dute Nafarroan zehar. Antzezlanak Kristoren nekaldi heriotza eta piztuera kontatzen du hainbat eszenen bidez. Eszena horietan Bertineok eta Nikodemok solasaldia egiten dute. "Aste Santua garai aproposa da horrelako antzezlana egiteko".

Helburu bikoitza du. "Jendeak kontzientzia piztu eta hausnartzea nahi dugu". Gainera,  sarreren irabazi guztiak Irak-eko kristau elkarteendako izanen da. "Munduan pertsegituta dauden kristauak laguntzeko modu bat". Diru horrekin Ninveko lautada berreraikitzeko erabiliko dutela esan du Garziandiak.