Uharte Arakilgo Udalak bando bidez jakinarazi du langabezian dauden bi pertsona kontratatu nahi dituela Itxesia igerilekuan sorosle lana egiteko. Lanpostuetan interesa dutenek Altsasuko enplegu bulegoan eman behar dute izena biharko 14:00ak baino lehen.