Galiziako zaporea

Guaixe 2019ko mai. 30a, 19:34

Jatetxe bilakatu zen Uharte Arakilgo plaza asteburuan.

Jendea poliki pasa zen larunbatean Uharte Arakilgo plazatik, bai herrikoak bai sakandarrak ere. Sukaldea alde batera, mahaiak eta aulkiak bestean. Biak banatzen zituen barran jendea pilatzen zen itsaskia edo haragia jan, zalantza horrekin. Zanburiñak, ganboiak, ganbak, Padroiko piperrak, lakon, txorizoak… non aukeratu bazuten. Eta hura albariño edo ribeiro ardo txuriekin edo bestelakoekin laguntzeko ere aukera izan zen. Gainera, eskolako gurasoek pastelak saltzen izan ziren.