Guraso elkarteak festa antolatu du

Guaixe 2019ko mai. 31a, 13:05

Uharte Arakilgo eskola.

Bihar eguerditik aurrera izanen da.

Aralarko Mikel Donea eskolako guraso elkarteak festa antolatu du biharko. 12:00etan erraldoi eta buruhandien konpartsa aterako da, fanfarrea lagun. 12:45ean auzatea eskainiko dute plazan. 13:00etan Galtzorratz dantza taldearen dantza ikuskizuna izanen da plazan. 14:30ean bazkaria izanen da. Eta handi jasota haur eta helduendako jolasak izanen dira arratsaldean. Indarra hartzeko, 18:00etan, merendua eskainiko dute. Festa 19:00etan despedituko dute, dena biltzearekin batera.