Udal eta foru hauteskundeak 2019

Saizek Uharteri pasako dio aginte makila

Uharte Arkailgo udaletxea.

EH Bilduk guztiz berria den zerrendarekin gidatuko du udala.

Uharte Arakil
Udal hauteskundeak 2.019 2.015
  Kopurura % Kopurua %
Hauteskunde errolda 619   664  
Parte hartzea 345 % 55,74 433 % 65,21
Abstentzioa 274 % 44,26 231 % 34,79
Boto baliagarriak 337 % 97,68 422 % 97,45
Boto baliogabeak 8 % 2,31 11 % 2,54
Zerrendei emandakoak 284 % 82,31 387 % 89,37
Boto zuriak 53 % 15,36 35 % 8,08
Hautagaitza Botoak Zinegotziak Botoak Zinegotziak
EH Bildu 284 (% 84,27) 7 253 (% 59,95) 5
UPN     99 (% 23,46) 2
PP     35 (% 8,29)  
         
Foru hauteskundeak 2.019 2.015
  Kopurura % Kopurua %
Hauteskunde errolda 619   663  
Parte hartzea 357 % 57,67 435 % 65,61
Abstentzioa 262 % 42,33 228 % 34,39
Boto baliagarriak 354 % 99,16 428 % 98,39
Boto baliogabeak 3 % 0,84 7 % 1,61
Zerrendei emandakoak 348 % 97,47 421 % 96,78
Boto zuriak 6 % 1,68 7 %1,61
Hautagaitza Botoak   Botoak  
EH Bildu 125 % 35,31 155 % 36,21
Geroa Bai 99 % 27,97 87 % 20,33
NA+ 68 % 19,21 100 % 23,36
PSN-PSOE 32 % 9,04 25 % 5,84
Ahal dugu 18 % 5,08 39 % 9,11
I-E 4 % 1,13 4 % 0,93
Vox 1 % 0,28    


Uharte Arakilgo aginte makila eskuz aldatuko da garagartzaroaren 15ean eta Txomin Uharte Baleztenak jasoko du. Berak buru duen EH Bilduren zerrendak uhartearren 284 boto jaso zituen (% 84,27), 2015ean baino 31 gehiago (% 12,25). Navarra Suma ez aurkeztean EH Bildurendako izan dira zinegotzi kargu guztiak. Igandean abstentzioa 9,47 puntu igo zen eta parte-hartzea % 55,74koa izan zen. Boto baliogabeak 8 izan ziren (3 gutxiago, % 27,27). Boto txuriak, berriz, 53 izan ziren (18 gehiago, % 51,42).


Udalaren osaera
1. Jose Domingo Uharte Baleztena
2. Iker Gorriti Borreguero (Independentea)
3. Amagoia Betelu Aldaz (Independentea)
4. Eneko Martiarena Betelu (Independentea)
5. Julen Martiarena Arza
6. Marcelino Villanueva Palacios
7. Amagoia Hermoso de Mendoza Sainz

Parlamentua
Nafarroako Parlamentua berritzeko hauteskundeetan EH Bilduk jaso zituen boto gehien: 125 (% 35,31), 2015ean baino 30 gutxiago (% 19,35). Geroa Bairen aldeko botoak 99 izan ziren Uharte Arakilen (% 27,97), 12 boto gehiago (% 13,79). Navarra Sumak 68 boto jaso zituen (% 19,21),  koalizioa osatzen dituen hiru alderdiek bakarka 2015ean lortu zituztenak baino 32 gutxiago (% 32). 7 boto gehiago jasota (% 28), 32 boto eskuratu ditu PSNk (% 9,04). Ahal Dugurendako uhartearrek 18 boto eman zituzten (% 5,08), 21 gutxiago (% 53,85). I-Ek zituen lau botoei eutsi zien (% 1,13). Azkenik, Voxek boto bat jaso zuen (% 0,28). Uharte Arakilen Uxue Barkosen gobernuari eutsi dion laukoak 39 boto galdu ditu. Igandean abstentzioak 7,94 puntu egin zituen gora eta parte-hartzea % 57,67koa izan zen. Boto baliogabeak 3 izan ziren (4 gutxiago, % 57,14) eta txuriak, berriz, 6 (1 gutxiago, % 14,28).

Europa
Euro-ganbera berritzeko hauteskundeetan 122 boto jaso zituen EH Bilduk Uharte Arakilen (% 36,53) 2014an koalizioa Herriek Erabaki hautagaitzan zegoen eta hark baino 38 boto gehiago jaso zituen (% 45,23). 64 uhartearren botoak jaso zituen Geroa Baik (% 19,16). 34 botoren hazkundearekin (%226,67), PSNk 49 boto jaso zituen (% 14,67). PPk, berriz, azken deialdiarekin alderatuta 15 boto galdu zituen (% 28,85), eta 37rekin gelditu zen (% 11,08). Ahal Dugurendako 29 boto izan ziren(% 8,68), 19 gehiago (% 190). Volt hautagaitzarendako 2 boto izan ziren (% 0,6) eta boto bana eskuratu zituzten Ciudadanosek, FACek, Juntsek eta Voxek (% 0,3). Abstentzioa 20,49 txikitu zen, eta parte-hartzea % 55,9koa izan zen.

Informazio gehiago hemen.