Atzo Euskal Herriko Herrien Arteko Txapelketako finala erabaki zen Zumarragan. Doneztebek eta Zeanurik jokatu zuten finala, eta talde bizkaitarra izan zen txapelduna, jokatutako hiru partidetatik bi irabazi eta gero, kadeteen eta jubenilen partidak hain zuzen ere. Doneztebek senior mailako partida irabazi zuen, Donezteberekin jokatzen duten Barandiaran eta Jon Gorriti uhartearra 22 eta 16 gailendu baitziren Zeanuriko Mendiaren eta Baldarrainen aurrean, baina hori ez zen nahikoa izan finala irabazteko. Beraz, Gorritiren Doneztebe Euskal Herriko Herrien Arteko txapeldunordea dugu.