Beriain mendi (1.494 metro) gainean dagoen ermita Nafarroan altuen dagoen baseliza da, San Donato ermita. San Donato eta San Kaietano sainduen irudiak ez daude han aterpetuta, Uharte Arakilen baizik; eta erromeria egunean ermitara igotzen dituzte. San Donato eguna agorrilaren 7an da. Baina Uharte Arakilen hara joateko antolatzen den erromeria hurrengo egunean izaten da.
Beriainera igotzeko joera handia dago mendizaleen artean. Sakanatik edo Ollarandik igo daiteke gainera. Eta hala eginen dute askok igandean Ollarango, Irañetako, Uharte Arakilgo eta Unanuko xendetan gora ermita helburu dutela abiatuko dira. Han, 11:00etan, meza izanen da. Hura despeditutakoan Uharte Arakilgo Udalak auzatea eskainiko du: gazta, txorizoa, urdaia, ardoa eta ura. Ollarandarren esku geldituko dira kafea eta pastak.