Euskal festaren atarian

Guaixe 2019ko ira. 7a, 10:06

Dantzariek ospakizunean parte hartuko dute.

Gaur ospatuko da, 11:30etik gauerdira.

Uharten Guk Gureak elkarteak laugarren aldiz Euskal Festa antolatu du Uharte Arakilen. Bi urtean behin antolatzen den ospakizuna da eta haren helburua da herrian euskal kulturari bulkada ematea. Elkarte antolatzaileak horrekin batera, historia-memoria berreskuratzea eta euskal nortasuna babestea ditu helburu. Uharten Guk Gureak elkartea 2013an sortu zen eta urte hartan bertan egin zen aurreneko euskal festa. Urte hartan San Juan plazan ikurrina, Uharte Arakilgo eta Nafarroako banderak zituzten masta bana jarri zituzten. Ikurrinarena hautsia zegoen eta berriki konpondu dute. 

Egitaraua 
11:30ean Kalejira: erraldoi eta buruhandien konpartsa, fanfarrea eta dantzariak. 
12:30ean Agurra. 
13:00etan Gorriti III.aren aizkora erronka kanako enborrarekin.
14:30ean Herri-bazkaria. Ondoren Uharte kantuz. 
16:00etan Ipuin kontalaria: Aurorita beti polita. 
17:00etatik 24:00etara Kontzertuak: Pantxo Balbuena, Ezten Giro eta Majaris dj. 
20:00etan Taloak.