San Migelekin, festa!

Guaixe 2019ko ira. 27a, 13:45
Uhartearrak dantzan.

Gaur arratsaldean piztuko du udaleko kide batek festei hasiera emanen dien etxajua.

Ospakizunean elkartasunari tartea eginen diote eta udan Tafallaldeko uholdeekin kaltetutakoen aldeko bingoa antolatu dute. Aurretik ere Tafallaldeari elkartasuna azaltzeko ekimenak eginak dituzte Uharte Arakilen. Hilaren bigarren asteburuan areto futboleko txapelketa jokatu zen eta han pintxoak eta beste saldu ziren diru puska eder bat lortuz. Gaurkoarekin asmo bera dute. Gainera, arratsaldean, herriko familia bati elkartasuna adierazteko herri-argazki bat egiteko asmoa ere badute. Larunbateko izarra paella lehiaketa izanen da, mahaiaren bueltan 240 uhartear bilduko dituena. 

Egitaraua 
Irailak 27, ostirala 
18:00etan Festei hasiera emango dien suziria. Uharte Arakilgo konpartsak girotuko du. Jarraian, auzatea plazan. 
18:30ean Tafallarekin elkartasunez bingoa, herriko plazan.
20:00etan Play back lehiaketa (izena emateko, 19:30ean, plazan).
22:00etan Zezenzuskoa.
00:30etik 04:00etara Dantzaldia Gozo gozo taldearekin.

Irailak 28, larunbata 
10:00eta Dianak gaiteroen eskutik.
12:00etan Erraldoi eta buruhandiekin kalejira.
13:00etan Auzatea.
14:30ean Koadrilen arteko IX. Paella lehiaketa.
18:30ean Sustrai Egunak antolatutako eta Fanfarreak girotutako kalejira.
20:00etan Auzatea.
20:00etatik 21:15era Dantzaldia Bocabeats taldearekin.
22:00etan Zezenzuskoa.
00:30etik 04:00etara Dantzaldia Iratzar taldearekin. 

Irailak 29, igandea 
12:00etatik 13:30era Haurrendako puzgarri eta jokoak, pilotalekuan.
12:00etan Meza, elizak antolatuta.
12:45ean Erraldoi eta buruhandiekin kalejira.
13:00etan Auzatea.
14:00etan Jubilatuen bazkaria. Bazkalostea Andoni Gastaminzarekin.
16:00etatik 18:30era Haurrendako puzgarri eta jokoak, pilotalekuan.
19:00etan Txokolate-jana. 
19:00etan Munduko II. Biri-biri txapelketa bikoteka.
20:00etan Auzatea.
20:00etatik 22:30era Dantzaldia Tirri & Terri dj-ekin. 
22:00etan Zezenzuskoa.