Sanmigelak despedituta

Guaixe 2019ko ira. 30a, 18:25

San Migelen omenezko ospakizunekin hiru egunez goratzeko aukera izan dute uhartearrek. Merezi duen edozein festen moduan musika, dantza eta jan-edanak ez dira faltatu. Julen Martiarena zinegotziak piztu zuen etxajua eta hura lehertu eta gutxira elkartasun argazkia egin zuten uhartearrek. Keinu horrekin babesa azaldu nahi izan zioten Naizen, adingabe transexualen familien elkarteko kiden den herriko familia bati.