Espainiako armada bisitan

Guaixe 2019ko urr. 3a, 10:32

Militarrak Uharte Arakilen gaur. Argazkiak: UTZITAKOAK

Militarrak Sakanara aurten etorri diren bigarren aldia da, garagartzaroan Irurtzun aldean izan baitziren.

Militarren kamioi eta ibilgailu txikiz osatutako segizio bat agertu da Uharte Arakilen gaur goizean, 07:30ean. Lekukoek jakinarazi digutenez, 4 edo 6 kamioik, 2 jeep anbulantziak, komunikazioetarako beste 2 jeepek, soldaduz betetako mikrobusak eta militarren segizioa ixten zuen jeepak Itsesi auzoan gora egin dute eta ibarrera etortzen direnean ohi denez, mendira jo dute, Beriainerantz, ariketa militarrak egitera. Bigarren aldia da aurten Espainiako armada Sakanan halako ariketak egiten dituena. Aurrekoa Irurtzun inguruan izan zen garagartzaroaren 3an eta ariketa militarrak egin zituzten. 

Militarren aurreko bisitak
Data Non ikusi Norantz Militar kopurua
2019-06-03 Irurtzun Herri inguruan ---
2018-04-20 Etxarri Aranatz Aralar 20 bat
2018-04-16 Lizarragako portua Andia 80 bat
2017-05-31 Unanu/ Arbizu Ondatz / Beriain 20 bat
2017-02-15 Sakana erdialdea Urbasa 20 bat
2017-01-17 Altsasu Urbasa 20 bat