Poesiaren berotasunean murgiltzeko arratsaldea

Guaixe 2019ko aza. 1a, 10:24
2017ko Uharteko Poesia errezitala. ARTXIBOA

Hamalaugarrenez Poesia errezitala eginen dute igandean, azaroaren 3an, Uharteko Donibane jubilatuen elkartean. Gregorio Torres, Tomas Yerro eta Blanka Agirrezabal olerkariek haien lanak eskainiko dituzte. Mikel Auzmendik gitarra joko du

Blanka Arrizabalaga uhartearrak bakardadea behar du poesia idazteko. Hortaz, gauetan idazten du. Idatzitakoa urteuro antolatzen duen poesia errezitalean plazartzen ditu. Olerki batzuk egunerako propio eginak dira, beste batzuek aurretik egindakoak dira. Arrizabalagarekin batera, aurten, Gregorio torers eta Tomas Yerro idazleek errezitatuko dituzten haien poemak. Mikel Auzmendi gitarra jole etxarriarrak olerkiak girotuko ditu. Poesia errezitala igandean, azaroaren 3an, 18:00etan, Uharte Arakilgo Donibane jubilatuen elkartean izanen da.

"Jendeak galdetzen dit ea noiz egingo dudan poesiarena". Tradizio bat bihurtu da poesia errezitala Uharte Arakilen. Blanka Arrizabalaga duela hamalau urte antolatzen  hasi zen, Mercedes Viñola idazlearen liburu baten aurkezpenarekin. Ordutik, geroz eta jende gehiago biltzen da udazkeneko igandea batean jubilatuen elkartean. Inguruetako herrietatik ere jendea gerturatzen dela dio Arrizabalagak. "Oso tarte polita pasatzen dugu". Gainera, entzuleen artea ere zaletasuna piztu du errezitalak: "Badago jendea poesia egiten hasi dena,baina gero ez dute irakurri nahi". Hortaz, idazleek publikoarekin poesiak errezitatzen dituzte ere.

Haur zenean Arrizabalagak poesia asko gustatzen zitzaion maistra bat izan zuen. "Poseia asko eman zigun". Gainera, poesia berridazten zitgotzen zituzten. Uhartearrarendako, aldiz, ez zen zigor bat: "Oso erromantikoa naiz, eta niri gustatzen zitzaidan". Gero senideen urtebetetzeetarako olerkiak egiten hasi zen, eta pixkanaka "barruan duena" poesiarekin etartzen du. Bere poesia "xumea" dela dio.

Uhartearraren poesia bezain xumea da urtero jubilatuen elkartean antolatzen duen errezitala. Baina jendea "oso gustura" egoten dela esan du. Gregorio Torres eta Tomas Yerro gonbidatutako idazleak ere errezitalean "oso gustura" egoten direla aitortu du. "Oso jatorrak dira, jende umila". Errezitalaren ondoren merendu txiki bat egiten dute, eta poesiaren eta entzun dutenaren inguruan hitz egiteko tartea dute. Tomas Yerro Vianako Printzea saria irabazi du aurten.