Partzuergoak haizete bortitzaren kalteak ordainduko ditu

Guaixe 2019ko aza. 13a, 09:59
Uharte Arakilgo autobus geltokian emakumezkoa ibilgailura igotzear.

Estatuko Meteorologia Agentziaren txostenak jaso ditu Aseguruen Partzuergoak. Txostenetan jaso denez, garagartzaroaren 6tik 7ra ezohiko haizeteak izan ziren (Migel erauntsia). Beraz, ezohiko arriskuen aseguruko legediari segituz, Partzuergoak jakinarazi du Uharte Arakil kaltetutako udalerrien zerrendan sartu duela. Beraz, haizeteak eragindako kalteen ondorioak pagatuko ditu.