Tarta lehiaketa jubilatu elkartean

Guaixe 2019ko abe. 11a, 12:02
Aurreko urte bateko epaileak lanean eta jendea elkartean.

Bihar, 17:30erako aurkeztu behar dira gozoak.

Donibane jubilatu elkarteak antolatuta, 15. Tarta lehiaketa jokatuko da bihar. Tartak Uharte Arakilgo udaletxeko beheko solairuan egoitza duen elkartera aurkeztu behar dira 17:30ak baino lehen. Epaimahaiak guztiak epaitzeko tarten aurkezpena, zaporea eta bestelakoak izanen ditu kontuan. Dastatu ondoren hiru sari emanen ditu. Horiek banatu eta gero tartak cavarekin dastatzeko aukera izanen da.