Aierbe gogoan

Guaixe 2019ko abe. 27a, 09:56
Zamartzeko ermita.

Urtetan Aralarko santutegiko kaperau izandakoaren aldeko elizkizuna eginen da abenduaren 28an, 11:00etan, Zamartzen

Aralarko Deun Mikel Goiaingeruaren Kofradiatik gogorarazi dutenez, biziko balitz, larunbatean Inocencio Aierbe zenak 107 urte beteko lituzke. Aierbe urteetan Aralarko santutegiko kaperaua izan zen eta jende askok ezagutu zuten. Bera gogoan, bere betiko lagunak Uharteko Zamartzen ermitan elkartuko dira larunbatean, 11:00etan. Elizkizuna izanen da lagunarteko topaketaren ardatza.