Udalarendako garbitasunean aritzeko deialdia

Guaixe 2020ko urt. 9a, 09:58

Uharte Arakilgo udaletxea.

Garbitzaile lanpostuan aldi baterako kontratuarekin ariko da lanean. Hautaproba bidez zerrenda osatu nahi du.

Uharte Arakilgo Udalak garbitzaile lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko izangaien zerrenda bat hautaproben bidez eratzeko deialdia egin berri du. Udalaren asmoa da horrela sortzen diren beharrei erantzutea. Deialdian aurkeztea interesa duten pertsonek bihartik aurrera 15 egun balioduneko epea dute euren eskabidea aurkezteko. Izangaien onarpena egin ondoren, oposizioaldia etorriko da. Horretan lanpostuari dagokion euskara maila ahozko proba bidez aztertuko da eta ondoren test moduko galderak dituen proba teorikoa egin beharko dute.