Mendi lasterketak

Uharteko San Silvestre Trailak giro onean despeditu zuen urtea

Guaixe 2020ko urt. 10a, 12:51

Uharte Arakilgo Aralar Mendi taldeak II. San Silvestre Traila antolatu zuen Itxesi parkean, herritarrek urtea kirola eginez agurtzeko.

Txikien mailan 30 neska-mutiko aritu ziren, eta 14 urtetik gorakoen mailan, aldiz, 60 korrikalarik osatu zuten San Vicenteko Bira 4.500 metro). Aralar Mendi taldetik azaldu digutenez, eguraldia freskoa zen, baina korrika egiteko primerakoa. Lasterketaren ondoren auzatea eta txokolate jana izan zen guztiendako eta oso giro polita sortu zen, urteari akabera emateko primerakoa.