Lan istripuan larri zaurituta

Guaixe 2020ko urt. 13a, 12:26
Laneko enpresan izan zen ezbeharra.

Transpalet batek langile bat harrapatu zuen

Gizonezko bat larri zaurituta Nafarroako Ospitale Gunera eraman zuten ostiralean. Laneko enpresan lanean ari zela transpalet batek 36 urteko gizonezkoa harrapatu zuen 11:30 aldera. Ezbeharrak kolpe larriak eragin zizkion, nahiz eta bizitza arriskuan ez egon. Lan istripuaren lekura Uharte Arakilgo osasun-taldea, suhiltzaileak eta anbulantzia joan ziren. Ezbeharraren ikerketa Foruzaingoak egin zuen.