Istripuagatik inputatuta

Guaixe 2020ko urt. 20a, 12:57
Uharte Arakilgo ikuspegia.

Foruzaingoak jakinarazi duenez, 44 urteko gizonezko batek auto istripua izan zuen Uharte Arakilen. Aparkatuta zegoen beste ibilgailu baten kontra jo zuen gizonezkoak gidatutako autoak. Foruzaingoa ezbeharraren tokira agertu zen eta gizonezkoa alkoholemia proba egitera ukatu zen. Bide segurtasunaren kontrako delitua egotzi diote gidariari.