Ziklo-krosa

Igor Arrieta 40. postuan sailkatu da Ziklo-Kros Mundialean

Guaixe 2020ko ots. 4a, 12:37

Espainiako selekzioko lehena izan zen uhartearra, eta Nys txapeldunetik 5 minutura sartu zen

Asteburuan Munduko Ziklo-Kros Txapelketa jokatu da Suitzan, Dubendorfen. Gizonezkoen junior mailako lasterketa atzo jokatu zen eta Belgikako selekzioko Thibau Nys ikusgarri aritu zen. Lasterketa irabaztea lortu zuen, merezimendu osoz (38:50). Espainiako selekzioan aritu zen Igor Arrieta uhartearrak irteera ona egin zuen baina lehen itzulian aurrean zegoen txirrindularia erori zen eta trabatuta, itxia geratu zen uhartearra; eta postu asko galdu zituen. Ondoren,  postuak erremontatzen hasi zen, eta nahiko aurreratu zituen, baina erorikoren bat tarteko, azkenean 40. postuan iritsi zen helmugara, 5 minutura, Espainiako selekzioko taldeko lehena.