Ihoteak-Inauteriak 2020

Ihoteen aurrena eta hurrena

Guaixe 2020ko ots. 21a, 12:19

Ihote kuadrila.

Gaur herri-ihotea ospatuko da eta bihar hiri-inauteria.

Uharte Arakilgo inauteriari Galtzorratz taldeak antolatutako herri ihoteak emanen dio hasiera gaur. 
Neguko urritasuna eta ilunantza irudikatzen dituen Lixerigeitz panpina herrian barna kalejiran eramanen dute mozorrotuek. Euskal Herriko ihoteetako pertsonaia ugari izanen dira kalejira horretan. Eta haren akaberan su emanen diote. Ahal badute behintzat. Izan ere, Lixerigaitzek ihes egiteko imintzioak eginen ditu, txikiak hura harrapatzeko nahian haren atzetik joanen direlarik. Azkenean, lortu ondoren, sutan bukatuko du Lixerigaitzek. Aldi berean, mozorrotuek Herrixka galduen dantza dantzatuko dute suaren inguruan. Gaurkoaren ondoren, bihar, herri-inauteria izanen da eta mozorro desberdin ugari ikusteko aukera izanen da. 

Egitaraua
Otsailak 21, ostirala. Herri-ihotea.
17:00etan Gozo-eltzeak. 
18:00etan Txokolate-jana. 
19:00etan Herri-ihote Kalejira, fanfarreak eta joaldunak lagunduta. 
20:00etan Ihoteko-sua. Herrixka galduen dantza, panpinaren erretzea eta auzatea. 

Otsailak 22, larunbata. Herri-inauteria. 
15:00etan Herri bazkaria, alondegian. 
18:30ean Kalejira.