Martxoaren 8a dela eta, Uharte Arakilen larunbaterako egin dute deialdia. Zehazki, 17:00etan jarri dute hitzordua Alondegian, udaletxeko beheko partean. Sorgin-dantzaren entsegua eginen dute han. Eta entseguan praktikatutakoa plazan 18:30ean emanen dute. Sorgin dantzaren ondoren sorgin-afaie iragarri dute. Hau da, zurrakapotea eta auzatea. Haietaz gozatu nahi dutenek etxetik eraman beharko dute basoa.