Frontoia, atzera ere, zabalik

Guaixe 2020ko mar. 11a, 13:09
Frontoiak hainbat jarduera hartzen ditu. Artxiboa.

Hobekuntza lanak egin ondoren frontoia zabaldu dute.

Larrabieta pilotalekua behar bezala zabaltzeko auzolanera hots egin zuen Uharte  Arakilgo Udalak otsailaren 15ean. Harmailak eta kantxa garbitu zituzten uhartearrek eta erabilgarri utzi zuten kirol azpiegitura. Noveleta eraikuntza enpresako langileek aldagela gaineko estalpea konpondu dute, kanalizazioa hobetuz, irteerak legedira egokitzeko izuaren kontrako ateak jarri dituzte eta frontoia kolore urdinez margotu dute. Aurretik berde iluna zen eta kolektiboekin kontsultatu ondoren, udalak kolorea aldatzea erabaki zuen. Lan horiek guztiak 57.000 euroko aurrekontua dute eta haiek pagatzeko udalak Toki Azpiegitura Planaren dirulaguntza jaso du. 

Dirulaguntza horren barruan ez zegoen teilatua konpontzeko lanak. Teiladurako plakak lotzen dituzten gomazko juntak eguzkiarekin erre egin dira eta handik ura sartzen da, itxesurak sortuz. Lan horiek 5.500 euroko aurrekontua dute.