Bi orduko ur mozketa

Guaixe 2020ko mai. 25a, 13:33
Uharte Arakilgo udaletxea.

Gaur, 16:00etatik 18:00etara eginen da, matxura bat konpontzeko.

Uharte Arakilgo Udalak jakinarazi duenez, Itxesia aldean ur ihesa dago. Hura konpontzeko herri guztian ura moztuko dute. Ur mozketa 16:00etatik 18:00etara eginen du udalak. Ur ihesa konpontzeko bi ordu aurreikusi ditu udalak, baina gerta daiteke lehenago konpontzea. Hala bada, abisurik gabe zabalduko dute uraren giltza. Lanak luzatzen badira, horren berri emanen du udalak. Azkenik, gaztigua egin du: “mozketa dela eta, presio jaitsierak, uhertasuna eta nahi gabeko beste ondorio izan daitezke.