NA-7510 errepidea, Baraibar eta Aralarko santutegia lotzen dituena bi astez itxita egonen da astegunetan. Zehazki 07:00etatik 19:00etara. Errepidea asfaltatzeko lanak eginen dituzte bi astez 12 kilometrotan, zehazki Baraibar pasa berritan dagoen 4. km-tik 16. km-ra, Uharte Arakildik igotzen den pistako bidegurutze ingururaino hain zuzen ere. Beraz, Baraibarko aukerarik gabe, mendi gainera igo nahi duten gidariek Uharte Arakilgo pista erabiliko dute.