Foruzaingoak jakinarazi duenez, berriki 34 urteko lekunberriarra atxilotu du. Gizonezko horri poliziak bi lapurreta-delitu egotzi dizkio, Uharte-Arakilen eta Larraungo Plazaolako bide berdean egindakoak. Foru poliziak azaldu duenez, gizonezkoa bi kasuetan ibilgailuetara leihatilak kolpatuz sartzen ahalegindu zen. Ez zituen autoen leihatilak haustea lortu. Horretan ari zela ikusi zuten lekukoek eta gizonezkoak ihes egin zuen, baina lekukoek susmagarriaren eta haren ibilgailuaren ezaugarrien berri eman zizkieten foruzainei, eta ondoren atxilotu zuten.