Aurten ez dira Uharte Arakilgo eta Arbizuko festak izanen. Etxarri Aranazko San Kiriko eta San Adrian ospakizunen ondoren, udako festen sasoiari hasiera ematen zioten festak ziren, eta aurten egoera berriaren adibide izanen dira. Txomin Uharte Baleztena Uharte Arakilgo alkateak “orain arteko” hartu behar izan duten erabakirik “tristeena” izan dela esan du. Baina koronabirusak sortutako egoeraren aurrean osasun seguratsun neurriak ezin direla bermatu adierazi dute udalek. Ondorioz, Arbizuko tabernariek sare sozialen bidez zabaldu dutenez, “aukera desberdinak aztertu ondoren” tabernak 21:30ean ixtea erabaki dute.
Uharte Arakilen asteazkenean bilera irekia egin zuten udan zehar kultur ekimenak bultzatzeko. Bestetik, Arbizun ere udan ekimenak eta jarduerak antolatzea aurreikusi dute.