Txirrindularitza

Igor Arrieta, Espainiako selekzioarekin kontzentratuta

Guaixe 2020ko uzt. 15a, 10:51

Junior mailako Espainiako selekzioa Altean dago kontzentratuta, Europako Txapelketak eta Mundialak prestatzeko

Sakana Group-Aralar taldeko Igor Arrieta Lizarraga txirrindulari uhartearra Espainiako junior mailako selekzioarekin kontzentratuta dago Altean, aurtengo denboraldia prestatzeko. Asteleheneko lehen jardunaldian koordinazio bilera egin zuten txirrindularien potentzia testak hasi ziren. Helburua Plouayko Europako Txapelketak (abuztuaren 24tik 28ra) eta Munduko Txapelketak (irailaren 20tik 17ra) prestatzea da. Espainiako mailako junior selekzioa ostiralera bitartean egongo da kontzentratuta Hotel Cap Negren. 

Francisco Cerezo selekzionatzaileak 12 txirrindulari deitu ditu junior mailako selekziorako, Igor Arrieta uharte arakildarra eta Juan Ayuso, Jorge Gutierrez, Juan Marin, Jaime Romero, Pablo Carrascosa, Antonio Nieto, Ruben Sanchez, Marc Terrasa, Jaima Guardeño, Arnau Gilabert eta Antonio Gonzalez.