Duela 25 urte...

Aralar Mendi elkartearen eguna

Guaixe 2020ko abu. 3a, 11:25

Edo zehatzago, Aralar Mendi elkartearen bazkide eguna. Agorrilaren aurreneko igandean ospatzen zen Itsesian

Dermio horretan elkarteak igerilekuak eta aisialdi gunea zituen. Elkartearen sortzaileei eta orduan lanean ari ziren guztiei omenaldia egiteko baliatzen zen bazkide eguna. Egitaraua elizkizunarekin hasi zuten, ondoren igerilekuetan hamaiketakoa izan zuten. Eguna borobiltzeko ordu txikiak arte iraun zuen dantzaldia izan zen.