Alde batetik, Euskal Artzain Txakurren Elkartearen 5 animaliaren erakusketa eta I. Ardiki Lehiaketa, Lakuntzako Pertza elkarteak irabazi zuena. 16. Gazta Txapelketa Berueteko SAT Iturgaitzendako izan zen, eta gazta erdiagatik enkantean 210.000 pezeta pagatu ziren. Artzain Txakur lehiaketan 10 parte-hartzaile izan ziren, eta txapela Josetxo Bilabonak eta Berri txakurrak jantzi zuten.