Txirrindularitza

Igor Arrieta, Euskadiko txapelduna

Guaixe 2020ko abu. 14a, 22:58

Berriatuako lasterketa irabazi du uharte arakildarrak, urrutitik erasoa jo eta gero

Berriatuak Junior mailako Txapelketa hartu du. Lasterketa gogorra izan da, 6 portu eta 100 kilometrotik gorako distantzia baitzuen. Lasterketa oso gorabeheratsuan, helmugarako 12 kilometroren faltan erasoa jo du Sakana Group- Aralar taldeko Igor Arrietak. Uharte arakildarrak aurrera egin du, inork ezin ditu bere pedalkadak jarraitu eta helmugara bakar bakarrik iritsi da.  Berriatuako lasterketa irabazteaz gain, Euskadiko junior txapeldun berria da Igor Arrieta, merezimendu osoz.