Mendi lasterketak

Uharte Arakil-Beriain Km Bertikala, bertan behera

Guaixe 2020ko ira. 2a, 09:45
Aurreko urteko Uharte Arakil-Beriain Km Bertikaleko irteera.

Irailaren 20an zen jokatzekoa baina Aralar Mendi taldeak bertan behera utzi du,  COVID-19 birusa dela eta. Etxarri Aranatzen aste honetan erabakiko da urriaren 4ko Mendira Joan Etorria antolatuko duten ala ez

Irailaren 20an zen jokatzekoa Uharte Arakil-Beriain Km Bertikala. Lasterketa Nafarroako Mendi Lasterketen Zirkuiturako eta Euskal Herriko Mendi Federazioko 2020ko Mendi Lasterketen Rankingerako baliagarria zen, eta horretaz gain, Nafarroako Km Bertikalen Txapelketa zen, baina Aralar Mendi taldeak proba bertan behera uztea erabaki du, COVID-19 birusak sortutako pandemia dela eta. 

Etxarri Aranazko XLV. Mendira Joan Etorria urriaren 4an da jokatzekoa eta antolakuntzak aste honetan erabakiko du COVID-19 birusa dela eta federaziotik eskatutako baldintzak betetzeko moduan dagoen eta proba egiterik dagoen ala ez.