Haurren minbiziari erreparatuko diote

Guaixe 2020ko ira. 16a, 12:21

Adano elkarteko animatzailea.

Bihar, 19:00etan, udaletxean Adamoren hitzaldira, minbizia duten Nafarroako haurrak laguntzen dituen elkartea.

Haur minbizia ikustarazteko eta haren inguruan sentsibilizazioari eskainitako hilabetea da iraila. Uharte Arakilgo Udalak helburu horiekin bat egin du eta Adanorendako, Minbizia duten Haurrak Laguntzeko Nafarroako Elkartearendako, dirua biltzeko egitaraua prestatu du. Hala, ostiralean Larrabieta pilotalekuak Nafarroako Foru Komunitatearen XV. Erremonte Txapelketako final laurdeneko ligaxkako partidua hartu zuen. Jaialdia herriko pilota eskolako kideen eta emakumezkoen partidekin osatu zen. Jaialdi entretenigarria izan zen eta gustura atera zen jendea frontoitik. Sarreran jasotako diru guztia Adanorendako izan zen. 

Bihar, berriz, haur minbizia hizketagai izanen du Amaia Barberok, Adano elkarteko psikologoak. Gaitz hori duten edo pasa duten familiei nola eragiten dien azalduko du. Eta haiei laguntzeko elkartean zer egiten duten ere jakinaraziko du Barberok. Udaletxeak hartuko du hitzaldia bihar, 19:00etan. Azkenik, haur minbiziari buruzko sentsibilizazio hilabetea despeditzeko, irailaren 27an elkartasun zunbatoia hartuko du Uharte Arakilek.