Aralar Mendi elkarteak eta Uharte Arakilgo Udalak antolatu zuten omenaldia. Mezarekin hasi zen. Elizkizunean abesbatzak Aierberi kanta bat eskaini zion. Jose Manuel Fernandino alkatearen eskutik, hunkituta, oroigarri bat jaso zuen apaizak. Uharteko dantza taldeak aurreskua dantzatu zion. Bertso pare bat ere kantatu zizkioten. Aierbek bere esker ona azaldu zien uhartearrei. Omenaldia hamaiketako batekin despeditu zen.