Uharte Arakilgo pilota eskola 1982an sortu zen, herrian oraindik frontoi estalirik ez zegoen garaian. 1995ean 6 eta 13 urte bitarteko 27 mutil zeuden pilotan trebatzen, batzuk Sakanako beste herrietakoak ziren. Ibarreko txapelketa antolatzeko ardura izateaz aparte, Errioxako txapelketa batera gonbidatu zuten eskola. Gainera, Espainiako Kluben Arteko Txapelketan Ohorezko Mailan ari ziren pilotariak. Tomas Navarro eta Jose Gorriti ziren pilota eskolako arima.