Duela 25 urte...

Uhartearraren kantu liburua

Guaixe 2020ko abe. 21a, 11:10

Pedro Mari Etxabarrik "Euskal kantak" liburua argitaratu zuen 

Haurtzarotik ikasi eta urteetan jasotako abestiak liburu batean bildu zituen Pedro Mari Etxabarrik. 92 orri zituen publikazioak eta bi ataletan banatuta zegoen. Alde batetik, garai bateko 51 kantaren letrak jaso zituen eta, bestetik, duela 25 urteko talde ezagunen kantu esanguratsuenak. Liburua Mendikoa kafetegian 1.000 pezetatan eskuratu zitekeen. Egilea, uhartearra, Lekunberriko apaiza zen.