Zumba

Oso gustura Uharteko Zumbathoian

Guaixe 2020ko urr. 1a, 12:16

Uharte Arakilgo Udalak eta minbizia duten haurren Adano elkartearen aldeko Zumbathoia antolatu zuen igandean frontoiko kanpoaldean. Aitor Zubietak aurkeztutako ekitaldian 5 monitoreren esanetara dantzatu eta mugitu ziren bertan bildutakoak, eta jasotako guztia Adano elkartera bideratu zen.