Aralar Mendiri kultur ondare ez-materiala zabaltzeko dirulaguntza eman diote

Guaixe 2020ko urr. 22a, 11:29
Elkarrizketatuen artean Isabel Balda unenuarra dago. Argazkia: Aralar Mendi elkartea

Artzain eguneko protagonistetako batzuk elkarrizketatu dituzte eta orain bideoa ontzen ari dira  

Aralar Mendi elkarteak kultur ondare ukiezineko proiektua egiteko 4.025 euroko dirulaguntza jaso du. Nafarroako Gobernuak, Kultura Zuzendaritza Nagusiaren bidez, herri kultura tradizionala zabaltzeko Sustraiak-Raíces 2020 programaren barne da dirulaguntza hori. Elkarte uhartearretik azaldu dutenez, “udaberri akaberan ez zegoen batere garbi Artzain Eguna ospatuko ote zen. Eta egunari ekarpena egiteko hainbat aukera aztertu genituen”. Haietako bat dirulaguntzarekin lotu eta despeditzear dute: Artzain Eguneko protagonistetako batzuei ospakizunaren egunean bertan, agorrilaren 30en, egindako elkarrizketa sorta batekin osatutako bideoa. “Azken ikutuak ematen ari gara eta laster argitaratuko dugu”.