Garbiketa lanak egiteko pertsona kontratatuko du udalak

Guaixe 2020ko urr. 23a, 13:58
Uharte Arakilgo udalexea.

51 urte baino gehiago izan behar ditu.

Uharte Arakilgo Udalak jakinarazi duenez, 51 urtetik gorako pertsona bat kontratatu nahi du. Pertsona horrek garbiketa eta desinfekzio lanak egin beharko ditu. Izan ere, COVID-19 gaitzak eragindako pandemiarekin egiteko horiek handitu dira eta udalak kontratazio berriarekin bete nahi du. Lan deialdian interesa dutenek Nafar Lansarek Altsasun duen enplegu bulegoan izena eman beharko dute asteleheneko 13:00ak baino lehen.