Bi gai lantzeko dokumentala: 'Despiertas'

Guaixe 2020ko aza. 17a, 10:33
'Despiertas' dokumentalaren une bat. MUNDUBAT

Sakanako Mankomunitateko Berdintasun eta Anitzartean Zerbitzuek elkarlanean, Uharte Arakilgo Emakume taldearekin batera, 'Despiertas' dokumentalaren emanaldia eta solasaldia antolatu dute larunbaterako, azaroak 21, 18:00etan, Uharte Arakilen

Munduko sei leku eta adin desberdinetako sei emakumeen esperientzia eta ikuspuntuak biltzen ditu Mundubat Fundazioaren Despiertas dokumentalak. Elkargunea Etxalarko Nafarroako mendietan isolatuta dagoen baserri bat da. Bertan sei pertsona bildu zituen fundazioak, eta komuneko elementua emakumeak zirela zen. Larunbatean, 18:00etan, Uharte Arakilen, Despiertas dokumentalaren emanaldia izanen da. Sakanako Mankomunitateko Anitzartean eta Berdintasun Zerbitzuek generoa eta aniztasuna gaiak lantzen zuten jardunaldiak antolatu nahi zituen, eta Azaroaren 25 Emakumeenganako aurkako indarkeriaren kontrako egunaren harira antolatu duten egitarauaren barruan ekimen hau antolatu dute, Uharte Arakilgo Emakume taldearen laguntzarekin. Edukiera mugatua da, eta aurretik izena eman behar da: anitzartean@sakana-mank.eus eta berdintasuna@sakana-mank.eus.

Azaroaren 25a gertuago
Asteburuan izandako escape room arrakastatsuaren ondoren, Sakanako Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzuak antolatutako egitarauaren emanaldiak asteburuan jarraituko dute. Ostiralean, azaroak 20, 19:00etan, Etxarri Aranazko udalak antolatuta Zirika Zirkus konpainiaren Pantxika alter (h)ego(ak) ikuskizuna izanen da. Igandean, azaroak 22, 19:00etan, Erradikalak ginen Ane Labaka bertsolariaren eta Beatriz Egizabal aktorearen bertso-antzerki ikuskizuna izanen da, Irurtzungo kultur etxean. Bestetik, azaroaren 25aren bezperan Él nunca me pegó dokumentalaren proiekzioa eta Irantzu Varelarekin solasaldia izanen da, azaroaren 24an, asteartea, 19:00etan, Iortia kultur gunean. 

 

Ostiralean Azaroaren 25aren inguruko erreportajea Guaixe Astekarian.