Txirrindularitza

Igor Arrietak Lizarte taldearekin eginen du salto afizionatuetara

Guaixe 2020ko aza. 25a, 11:30

Talde arrosa oso pozik dago uharte arakildarra euren taldean izango dutelako

Txirrindularitza afizionatuen mailako Lizarte taldeak azaldu du Igor Arrieta txirrindularia euren taldekide izango dela 2021 denboraldian. Uharte Arakilgo txirrindularia Sakana Group-Aralar taldean trebatu da, baina jubenil mailako 2. urtea despeditu eta gero, afizionatuen mailara salto egiteko tenorea iritsi zaio eta talde arrosaren aldeko hautua egin du. Lizarte taldean oso pozik daude Arrieta bere taldean izango dutelako. “Txirrindulari fina da, mutil jatorra, oso umila eta lan egiteko gogoz dagoena” azaldu du Lizarteko Kern Pharma talde profesionaleko kirol zuzendari Juanjo Orozek.