Txirrindularitza

Igor Arrieta Espainiako Txirrindularitza Federazioko Goi Errendimenduko kontzentraziorako deitu dute

Guaixe 2020ko abe. 17a, 11:30
Igor Arrieta, Espainiako selekzioarekin, Europako Txapelketan.

Uharte Arakilgo txirrindulari juniorrak abenduaren 18tik 22ra Alacanten eginen den goi errendimenduko kontzentrazioan parte hartuko du

Sakana Group-Aralar taldean trebatu, aurten juniorra den eta 2021ean Lizarte taldearekin afizionatuetara salto egingo duen Igor Arrieta Lizarraga txirrindulariak abenduaren 18tik 22ra bitartean Espainiako Txirrindularitza Federazioak Alacanteko Bonalba de Mutxamel hotelean burutuko duen goi errendimenduko kontzentrazio batean parte hartuko du. Kontzentrazioa Espainiako Txirrindularitza Federazioa burutzen ari den Goi Errendimenduko eta Teknifikazioko Plan Estrategikoaren barruan dago kokatuta eta bertan aritzeko hautatu dute Igor Arrieta, junior mailako eta 23 urtez azpiko afizionatuen beste txirrindulari batzuekin batera. Igor Arrieta izango da kontzentrazioan ariko den sakandar bakarra.