Uharte Arakilgo Larrabieta pilotalekuak hartu zituen VIII. Sakanako Pilota Txapelketako finalak. Aurrebenjaminetatik kadete maila bitartean zortzi mailatan jokatu ziren finalak. Irurtzungoak izan ziren bi txapeldun eta bi txapeldunorde. Uharte Arakilen txapel bat eta txapeldunordeen hiru sari gelditu ziren. Txapeldun etxarriar bat izan zen. Altsasuko pilotariek bi txapel eta bi txapeldunorderen oroigarriak lortu zituzten. Azkenik, pilotari olaztiarrendako bi txapel izan ziren.