Herriko egutegian argazki zaharrak

Guaixe 2020ko abe. 23a, 19:28
Ondare taldearen egutegiaren azalean agertzen den argazkia.

Herriko dendetan eta tabernetan salgai dago, 6 eurotan.

Uhartearrek herriko 2021eko egutegia erosiz gero, hilabetero herriko argazki zahar bat ikusteko aukera izanen dute. Bigarren urtez jarraian Uharte Arakilgo egutegia herriko argazki zaharrekin ilustratu dute. Izan ere, Ondare taldeak bosgarren urtez argitaratu du Uharte Arakilgo egutegia. Guztira 13 argazki daude egutegian ikusgai. Hura eskuratu nahi duenak Uharte Arakilgo dendetatik edo tabernetatik pasa beharko du. Uharte Arakilgo egutegiak 6 eurotan salgai daude.