Berrerabiltzeko mezua zabaltzen

Guaixe 2020ko abe. 24a, 11:32

Zirika zirkus konpainiaren Berrerabizi ikuskizuna izanen da igandean, 17:00etan, Uharte Arakilgo frontoian. Urtarrilaren 2an, ostirala, 19:00etan, Amico on the beach Ion Barbarinen lana izanen da udaletxean. 

Uharte Arakilgo udalak gabonetako egitaraua antolatu du. Udan adin guztietarako eta gustu guztietarako programazioa antolatu zuen, eta arrakasta ikusita, gabonetan ere herritik atera gabe kulturaz eta naturaz disfrutatzeko egitaraua antolatu dute. Egitaraua Bi urte, lau hilabete eta egun bat dokumentalaren proiekzioarekin eta protagonisten solasaldiarekin hasi zen, eta hurrengo kultur ekimena igandean, abenduaren 27an, izanen da. Familiarendako Berrerabizi zirko ikuskizuna izanen da, 17:00etan, frontoian. Sarrerek 3 euroko prezioa dute, eta hamar urtetatik beherako haurrak doan sar daitezke, pertsona heldu batekin lagunduta. Zirika Zirkusek aurten aurkeztu duen proposamena da Berrerabizi. 

Bestetik, urtarrilaren 2an, ostirala, 19:00etan, Ion Barbarinen eta Txori Garciaren Amico konpainiaren Amico on the beach gazte eta helduendako ikuskizuna izanen da udaletxean. Sarrerek 3 euroko prezioa dute.