Felipe Gorriti Osanbela 1839ko agorrilaren 23an jaio zen Uharte Arakilen eta 1896ko martxoaren 12an hil zen Tolosan. Lehen ikasketak aitarengandik jaso ondoren, Iruñean, eta Hilarion Eslabaren esanetara trebatu zen musikaria. 1859 eta 1867 urteetan artean Tafallako organo jole nagusi postua lortu zuen. Han hasi zen musika sortzen, gerora bere lanekin, Parisko nazioarteko lehiaketa bat zazpitan irabaziko zuen. 1867an Tolosako kapera-maisu eta organo jole nagusi izendatu zuten. Bereziki erlijio musika landu zuen. Berea da Agur Jesusen ama ezaguna.