Txirrindularitza

Sprint Finalek Igor Arrieta 2020ko txirrindulari juniorra izendatu du

Guaixe 2021ko urt. 18a, 12:30

Txirrindularitza albisteak lantzen dituen komunikabide digitalak 2020ko junior mailako txirrindulari onena izendatu du uharte arakildarra

Urtea despeditu eta gero, pasatako urteari buruzko balantze eta balorazioak egiteko garaia izaten da, eta horrela egin du Sprint Final komunikabide digitalak. Sprint Finalek txirrindularitzari buruzko albisteak lantzen ditu, eta, besteak beste, 2020ko urteko txirrindulari onenak eta esanguratsuenak zeintzuk izan diren zehaztu ditu. Eta tartean dago orain arte Sakana Group-Aralar taldean trebatu eta asteburuan, Espainiako Ziklo-Kros Txapelketan afizionatuen mailako Lizarte taldearekin debutatu duen Igor Arrieta txirrindularia. Sprint Final komunikabide digitalaren ustez, Igor Arrieta izan da 2020ko txirrindulari juniorra. Beste errekonozimendu bat.