Uharte Arakilgo Udalak Itxesi eta Bidezar auzoetako argiteria publikoa berritzeko lanak emateko deialdia egin du. Lan horien bidez argiteria publikoko argindar aginte koadroen babesak eta teknika baldintzak egungo legedira egokitu nahi ditu udalak eta, horrekin batera, azpiegituraren segurtasun neurriak hobetzeko. Aldi berean, aipatu bi auzoetako argiteria publikoa berrituko litzateke. Egungo 70 bonbilla eta 11.750 wattioko potentziatik 66 LEDetara eta 8.098ko potentziara pasako litzateke. Horrela, Uharte Arakilgo Udalak argindar kontsumoa murriztu eta, ondorioz, faktura txikituko du.
Interesa duten enpresek beraien eskaintzak otsailaren 15era arte aurkeztu daitezke Uharte Arakilgo Udalaren egoitza elektronikoan. Lanek 59.453, 27 euroko aurrekontua dute (BEZ barne). Lanak bere gain hartzen dituen enpresak hiru hilabete izanen ditu haiek despeditzeko.