Martxoaren 8rako agenda osatu dute

Guaixe 2021ko mar. 4a, 13:04

Greba feminista batean egindako bilkura. Artxiboa.

Uharte Arakilen Emakumeen Egunaren bueltan ere izanen da programazioa.

Egitaraua 
Martxoaren 6 eta 7, larunbata eta igandea
Berdintasunaren aldeko Escape room Uharte Arakilen. Parte hartzeko aurretik izena eman behar da: 948 564 823 edo 628 328 593 telefonoetara hots eginez edo berdintasuna@sakana-mank.eus e-posta helbidera idatziz. 

Ihes gelaren testuingurua: “sufragio unibertsalaren aldeko borroka, soldata arrakala, sare sozialak eta emakumezkoen kontrako indarkeria bezalako kontzeptuak landuko dira ihes gela horretan. 1923ko maisu-maistren kontratua edo emazte onaren dekalogoa bezalako testuak eta garai horretako girotzea dira parte hartzaileek deszifratu behar dituzten kodeen oinarria erta etorkizunera iritsi ahal izateko”. 


Martxoak 8, astelehena 
17:00etan Herriko emakumeen arteko kafe-tertulia. Uharte Arakilgo udaletxean. 

19:00etan “Dena aldatu, sistema arrakalatu” kontzentrazioa, Uharte Arakilgo plazan. 


Martxoak 17, asteazkena 
18:00etan Uhartetik Gorputz_Grafiak Memoria feministaren marruak erakusketa ikustera joateko hitzordua. 

Martxoak 21, igandea 
16:00etan VIII. Lilasterketa, oinezko martxa Ziorditik Irurtzunera (Irañeta-Etxarren bizikletaz). Bakoitzak bakarrik bere herriko zatia egitea gomendatzen da. Mank eta Altsasuko Udala. Parte hartzeko aurretik izena eman behar da: 948 564 823 edo 628 328 593 telefonoetara hots eginez edo berdintasuna@sakana-mank.eus e-posta helbidera idatziz.